Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6577
Euskaraldia aurkeztu da Lasarte-Orian | Lasarte-Oria Euskaraldia

Euskaraz ahal den guztietan egitea, uneoro. Hori da, oso laburtuta, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldiaren funtsa. Lasarte-Orian duela bi urte egindako ekimena aintzat hartuta, zazpi probintzietara zabaltzen ari dira ahobiziak eta belarriprestak.

Safri Duoren doinuak entzutean denoi etorri zaizkigu oroitzapen ederrak burura: hizkuntz ohiturei astindu bat eman zion Lasarte-Oriak, Euskararen Maratoiaren bederatzigarren edizioan, duela bi urte. Orduan sartu genituen gure alfabetoan ahobizi eta belarriprest hitzak. Rol horiek protagonismo asko izango dute aurtengo erronkan: Euskaraldia du izena, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, Euskal Herri osoan. Lasarte-Orian duela bi urte egindakoa hartu dute abiapuntutzat. 350 herri baino gehiagok eman dute izena honezkero, Euskal Herriko zazpi hiriburuek barne (eta gure herriak, jakina). Helburua: euskaraz hitz egitea egunerokoan, ahal den guztietan, uneoro. Bestela esanda: hizkuntz ohiturak aldatzea, puntuz puntu.

Ezinbestekoa izango da lasarteoriatarren laguntza. Duela bi urteko egitasmoan 2.000 herritar inguruk hartu zuten parte. Euskaraldiaren antolatzaileen helburua da kopuru horiek gainditzea: 3.000 ahobizi eta beste hainbeste belarriprest nahiko lituzkete. Aurreneko parte-hartzaileak gaur lortu dituzte, aurkezpen ekitaldia bukatu bezain pronto apuntatu direlako, plazan zehar jarri dituzten hiru postuetan. Erdal hiztun elebakarrak ez dira sartuko, eta 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahalko dute. “Helduoi dagokigu hizkuntz ohituren aldaketaren protagonistak izatea; ezin dugu karga hori umeengan utzi”, adierazi du hamaikakoko kide Rebeka Garzesek.

TXINTXARRI (CC BY-SA 3.0) Informazio gehiago

 

Bideoak