Euskaraldiko hamaikakoa topoan ibiliko da bidaiariak modu original eta erakargarri batean ahobizi eta belarriprest izatera gonbidatuz.
Euskotrenek eta Lasarte-Oriako Udalak adostutako lankidetzari esker, Euskaraldiko hamaikako kideek Lasarte-Oriatik Donostiara joan-etorrian ibiliko diren bidaiariak informatuko dituzte ahobizi eta belarriprest izan eta 11 egunez hizkuntza-ohiturak aldatzeko egin dezaketen bidaiaz.
Hamaikakoteko kideak, azafataz mozorrotuta, trenera igo eta ateak itxi eta bidaia hasten denean, hegazkinetako laguntzaileek egin ohi duten modura, “Euskaraldiaren bidaia” zertan datzan azaltzen die bidaiariei.
Horrelaxe aurreratu dute Jon Antxordoki Udaleko euskara batzordeko lehendakariak eta Tomas Arrizabalaga Ttakun kultur elkarteko lehendakariak. Antxordoki jaunak Euskotrenekin lortutako elkarlana goraipatu zuen eta herritarrak bidaia honetan izena ematera gonbidatu zituen bai on-line, bai paperean, herriko 25 puntutan jarritako postuetan.
Arrizabalaga jaunak, berriz, gogorarazi zuen Euskaraldiaren trena orain bi urte abiatu zela Lasarte-Oriako geltokitik, Euskararen 9. Maratoian hizkuntza-ohiturak aldatzeko egindako ariketa sozial masibo harekin.
Horretarako, hamaikakoteko kideak, azafataz mozorrotuta, trenera igo eta ateak itxi eta bidaia hasten denean, hegazkinetako laguntzaileek egin ohi duten modura, “Euskaraldiaren bidaia” zertan datzan azaltzen die bidaiariei modu alai, musikatu eta erakargarri batez.
Beraz, gustu baduzu, topoan topatuko gara!