Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Txapa jasotzeko aukera izango da azaroaren 23an eta 24an Okendon | Lasarte-Oria Euskaraldia

Azaroaren 20tik 22ra euskara-zerbitzuan eta Ttakunen ere jaso ahal izango dira

Jon Antxordikik, Euskara Batzordeko lehendakariak eta Tomas Arrizabalaga Ttakuneko lehendakariak iragarri dute ahobizi eta belarriprest txapak prest daudela banatzeko. Euskaraldiari hasiera emateko bi ekitaldi antolatu dira, bata azaroaren 23an, 16:00etatik 21:00etara eta bestea azaroaren 24an, 11:00etatik 14:00etara. Biak Okendo plazan. Bietarako egitarau bat osatzen ari dira eta mahaiak jarrita izango dira ordu horietan guztietan zehar bakoitzak bera txapa jaso ahal izateko.

Bi egun horietan plazara hurbildu ezin duenarentzat edo aurretik jaso nahi duenarentzat ere aukera zabaldu dute. Datorren astean, azaroaren 20tik 22ra, txapak udaletxean, euskara-zerbitzuan, 09:00etatik 13:30etara jaso ahal izango dira. Egun horietan Ttakunen ere jaso ahal izango dira goizez (09:00etatik 13:00etara), zein arratsaldez (16:00etatik 19:00etara).

AZAROAK 20a, 21a eta 22a

UDALETXEAN Euskara-zerbitzuan goizez 9:00etatik 13:30etara TTAKUNEN goizez 9:00etatik 13:00etara / arratsaldez 16:00etatik 19:00etara

AZAROAK 23a, OSTIRALA

OKENDO PLAZAN arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara

AZAROAK 24a, LARUNBATA

OKENDO PLAZAN goizeko 11:00etatik 14:00etara

Ahobizi eta belarriprest modura jokatzeko aholkuak

Txapekin batera, 11 egunetan zehar ahobizi eta belarriprest modura jokatzeko aholkuak banatuko zaizkie parte-hartzaile guztiei. Aholku horiek Euskal Herri mailako antolakuntzatik prestatu dira eta orain bi urte Lasarte-Orian garatutako esperientziaren gainean (Baietz 40 egun euskaraz!) egin zen ikerketatik ateratako ondorioetan oinarrituta daude.

Aholku horiei jarraituz, ahobiziek eta belarriprestek laguntza izango dute beren rolak betetzeko eta errazago egingo zaie beren hizkuntza ohiturei astindutxo bat ematea. Hona hemen Ahobizi aholkuak eta baita ere Belarriprest aholkuak.

Puntuak balkoietan

Antxordokik, Arrizabalagak eta aurkezpenean laguntzaile izan zituzten hamaikako kide diren Estitxu Garmendiak eta Joxe Mari Azkonobietak azpimarratu zuten pasa den larunbatean herriko etxe guztiak bisitatzeko antolatutako ekintza bikain atera zela.

Lehenik eta behin bisitari-lanak egin zituzten 160 pertsonak zoriondu eta eskertu nahi izan zituzten eta bigarrenik, herritarrek emandako harrera nabarmendu zuten.

Gero eta ugariago ikusten dira banatutako puntuak balkoietan itsatsita, herritarrek ere, euskara ulertu ala ez, Euskaraldiari egindako harrera beroaren erakusgarri.

Horretaz gain, ordez, azpimarratu zuten asko izan zirela bisitan bertan belarriprest zein ahobizi modura izena emandako herritarrak eta jadanik 1.800 parte-hartzaileren langa ere igarota dagoela.

Gogoratu zuten, azken egunak hurbiltzen ari badira ere, oraindik izena emateko aukera dagoela, bai on-line, bai paperean, herrian horretarako prestatu diren 28 puntuetako batean diptikoa betez eta utziz.

Se podrá recoger la chapa el 23 y 24 de noviembre, en la plaza Okendo

También estarán disponibles entre el 20 y 22 de noviembre, en el Servicio de Euskera y Ttakun

El Presidente de la Comisión de Euskera Jon Antxordiki y el Presidente de Ttakun Tomas Arrizabalaga han anunciado que las chapas de ahobizi y belarriprest están ya disponibles. Se han organizado dos eventos para dar comienzo al Euskaraldia. El primero, el 23 de noviembre, de 16:00 a 21:00 horas; y el segundo, el 24 de noviembre, de 11:00 a 14:00 horas. Ambos en la plaza Okendo. En estos momentos están elaborando un programa, y se colocarán varias mesas durante los días y horarios indicados para que cada participante pueda recoger su chapa.

Para aquellas y aquellos que no puedan acercarse a la plaza en esos dos días o bien quieran recogerlas previamente, tendrán otras opciones. La próxima semana, desde el 20 al 22 de noviembre, se podrán recoger en el ayuntamiento, concretamente en el Servicio de Euskera, de 09:00 a 13:30 horas. También podrán hacerlo en Ttakun, por la mañana (de 09:00 a 13:00 horas) o por la tarde (de 16:00 a 19:00 horas).

20, 21 y 22 NOVIEMBRE

UDALETXEAN Euskara-zerbitzuan goizez 9:00etatik 13:30etara TTAKUNEN goizez 9:00etatik 13:00etara / arratsaldez 16:00etatik 19:00etara

VIERNES, 23 NOVIEMBRE

OKENDO PLAZAN arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara

SÁBADO, 24 NOVIEMBRE

OKENDO PLAZAN goizeko 11:00etatik 14:00etara

Consejos para actuar como belarriprest y ahobizi

Junto con la chapa se les entregará a todas las personas participantes una serie de consejos que les ayudarán a actuar como ahobizi y belarriprest, los cuales han sido elaborados por la organización a nivel de Euskal Herria y están basados en las conclusiones obtenidas del estudio realizado sobre la experiencia que se desarrolló en Lasarte-Oria en 2016 (Baietz 40 egun euskaraz!). Siguiendo dichos consejos, tanto las personas ahobizi como las belarriprest tendrán ayuda para poder actuar como tal y les resultará más sencillo realizar el cambio en sus hábitos lingüísticos. Consulta los consejos para Ahobizi y los consejos para Belarriprest.

Puntos en los balcones

Antxordoki, Arrizabalaga y los integrantes del Hamaikakoa Estitxu Garmendia y Joxe Mari Azkonobieta, remarcaron que la acción que se desarrolló el pasado sábado de visitar todas las casas del municipio fue satisfactoria.

En primer lugar, quisieron dar las gracias y felicitar a las 160 personas que participaron como visitantes, y en segundo lugar, destacaron la buena acogida por parte de la ciudadanía.

Son cada vez más los puntos de color que alegran nuestros balcones, muestra de la buena acogida al Euskaraldia.

Además, indicaron que fueron muchas las personas que aprovechando la visita se inscribieron como belarriprest o ahobizi, y que en total superan ya las 1.800.

Recordaron que aunque queda poco para que finalice el plazo de inscripción, aún es posible hacerlo tanto on line como rellenando el díptico que está disponible en 28 puntos habilitados para ello en el municipio.