Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Bidaiari gehiago nahi ditu Euskaraldiaren trenak | Lasarte-Oria Euskaraldia

Ahobizi eta belarripresten bila segitzen dute Euskaraldiko hamaikakoko kideek. Trenean ibili dira gaur arratsaldean, Lasarte-Oriatik Amararainoko bidean. Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia.

Euskaraldiaren trena Euskal Herri osoko 400 herri eta hiritara iritsi da honezkero, baina bagoietan kabitzen dira bidaiari gehiago oraindik. Lasarte-Oriako hamaikakoa topoan ibili da gaur arratsaldean, herritarrei trenera igotzeko gonbita luzatzen.

Lasarte-Oriatik Amara bitarteko bidea “Euskaraldiaren bidaia” bilakatu da, 18:00etatik 20:00etara. Hegazkineko laguntzailez mozorrotuta, eta hegaldiak hasi baino lehen egiten duten moduan, egitasmoa zertan den azaldu dute hamaikakoko kideek; umorea eta musika erabili dituzte azalpenak emateko.

Gehiago irakurri
Txintxarri Aldizkaria (CC BY-SA 3.0)