Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6577
Euskaraldiaren aurkezpena Lasarte-Orian. Zatoz eta izan puntu! | Lasarte-Oria Euskaraldia

2016ean Euskararen 9. maratoiaren testuinguruan bizitako esperientzia oso positibotzat baloratua izan zen, bai partaideen bizipenetan eta hizkuntza ohituren aldaketan izandako eraginagatik, baita euskaltzaleen aktibazioak ekarritako herri dinamikengatik ere.

Gauzak horrela, herritarrak aktibatu eta elkarlan dinamika berriak sortzeko abiatutako lan ildoak hizkuntzaren erabileran proposamen praktikoak egiteko norabidea hartu du. Oraingo honetan, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia, 11 egun euskaraz lelopean. Euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.

Lasarte-Oriak ere, nola ez, izena eman du gure hizkuntza ohiturei astindu berri bat emateko esperientzia berri honetan.

Izena emateaz gain, ordea, maiatzaren 25ean, 19:30ean, Okendo plazan, Lasarte-Oriatik Euskal Herrira. Izan puntu! ekimenaren aurkezpena egingo dugu eta bertara etor zaitezen gonbita egin nahi diegu eragile zein herritar guztiei.

Egitaraua

• Euskararen Maratoitik gatoz eta Euskaraldira goaz: hamaikakoaren aurkezpena.
• Euskal Herriko hamaikako kide diren pertsonaia ezagunen bisita.
‘Izan puntu!’ abestiaren aurkezpena.
• Armairuari omenaldia.
• Ekimenean parte hartuko duten herriko eragileen aurkezpena.
• Aurten Ahobizi eta Belarriprest izateko izena ematearen hasiera.

TXINTXARRI (CC BY-SA 3.0) Informazio gehiago