Lasarte-Oriako hamaikakoa

Hamaikakoa? Ez al zen ba zortzikotea?

Duela bi urteko Euskararen Maratoian herriko zortzi pertsona arduratu ziren asteburua dinamizatzeaz. Aurtengo erronkari begira, handitu egin da taldea. Zortzi horietatik zazpik segitzen dute, eta lau “fitxaketa” egin dituzte: Xabi Karril, Larraitz Izagirre, Koro Dominguez eta Fati Serrano. Lehenengo biek txikitatik ikasi dute euskara, eta erabiltzen dute, baina ikusten dute gazteek gehiago erabili beharko luketela, eta bultzada eman nahi diote euskarari. Koro eta Fati, aldiz, euskaldunberriak dira. Beste zazpi kideak ezagutzen ditugu honezkero: Joxe Mari Agirretxe, Estitxu Garmendia, Agus Mujika, Enara Ieregi, Mikel Izquierdo, Rebeka Garzes eta Joxe Mari Azkonobieta.