Kanta eta letra

Aurtengo ekintzak ere badu musika: Izan Puntu! du izena abestiak. Ane Labaka bertsolari lasarteoriatarrak jarri dizkio hitzak.

Letra

1. Armairutik kanpora
ahobizi
euskarazko munduan
nahi du bizi.

2. Belarriprest ondoan
adi-adi
oraina bihurtzeko
Euskaraldia

*Kale bazterretan, parkeetan,
denda, eskola, tabernetan…
bihotz, belarri nahiz buruetan
baina batez ere mingainetan.
More, gorri, euforian
urdin hemen, hori han
elkarrekin dantzan
Lasarte-Orian

**Batu, mugitu…
Ta izan puntu!

3. Bihurtu ditzakegu,
positibo,
azken puntuak puntu
suspentsibo.

4. Puntu batek beste bat
du jarraika
inoiz baino gehiago
da hamaika.

*Kale bazterretan, parkeetan,
denda, eskola, tabernetan…
bihotz, belarri nahiz buruetan
baina batez ere mingainetan.
More, gorri, euforian
urdin hemen, hori han
elkarrekin dantzan
Lasarte-Orian

**Batu, mugitu…
Ta izan puntu!

**Bukaera:

BATU ETA MUGITU
IZAN PUNTU!
BATU ETA MUGITU
IZAN PUNTU!


  • Musika: Xabier Zabala / Katxiporreta
  • Hitzak: Ane Labaka
  • Koreografia: Enara Ieregi
  • Bideoaren grabaketa eta edizioa: Isa F. de Agirre