Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren 1 zenbakia, Euskaraldiari | Lasarte-Oria Euskaraldia

Urriaren 28an jokatuko da Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren XXIII. edizioa

 

Ostadar Saiarre Kirol Taldeak Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren XXIII. edizioa aurkeztu du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, iazko ibilbide bera mantenduko da aurreko edizioan egindako aldaketak “lasterketa hobetu” zutelako eta korrikalariek “begi onez hartu zituztelako”. Nobedadeen artean, berriz, Ipar Martxako erakustaldia izango dela nabarmendu dute. 1 zenbakidun dortsala Euskaraldiko 11koak eramango du.

Lasterketaren aurkezpenean, antolatzaileek 1 zenbakia banatu dute. Ostadar S.K.T.ak Euskaraldia ekimenarekin bat egin du hasiera-hasieratik eta 1 zenbakia Lasarte-Oriako 11ko kideek eramango dute. “1 zenbakiarekin pertsonak omendu izan ditugu, baina aurtengoa Euskaraldiaren urtea denez, bat egin nahi dugu ekimenarekin eta gure hondar alea modu honetan jartzea erabaki dugu”.

Informazio gehiago